"Hezetasuna", Esteban Ramos Erdoziaren erakusketa

Getxo 2021(e)ko apirilaren 16(e)tik 2021(e)ko uztailaren 18(e)ra
  • "Hezetasuna", Esteban Ramos Erdoziaren erakusketa

Getxoarte 2021eko Bitartekaritza eta Egoitza Programan, pandemiaren ondorioek markatutako urte baten ondoren, 2021eko programazioari aurre egin genion tokiko sorkuntzari begira. Tokiko eragileekin proiektuak garatzean zentratuko gara, arreta berezia jarriz arte-hezkuntzan eta artista getxotarren lanaren hedapenean.

Oraingo honetan, Esteban Ramos Erdozia artistaren HEZETASUNA erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, Bi Hormetara espazioan. Erakusketa, Getxoarteko Egoitza Bekaren deialdiarekin batera, urtean zehar egingo ditugun proposamenen hitzaurrea da.

Esteban Ramosek Getxotik desagertutako paisaia aurkezten digu. Erakusketa La Humedad auzoan 2013tik 2015era egindako argazkiek osatzen dute. Bere irudietan, auzoko baratzeek osatzen zuten lurralde-eremua, hiri-eremuaren eta landa-eremuaren arteko muga aztertzen du.

Erakusketa baratzeko paisaiari eta hura osatzen duten elementuei buruz hausnartzeko gonbidapena da.

Getxoko Udala

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko apirilaren 16(e)tik 2021(e)ko uztailaren 18(e)ra
  • LekuaZirri-marra Arte Tailerra, Bi Hormetara espazioa (Anboto, 2 - Andra Mari)
    Getxo
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana