Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza-pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko loturari buruzko hausnarketa egiten du.
Begirada onirikoa eskaintzen dio irudimenezko paisaia poetikoez betetako landa-munduari, idiaren begiradapean eta bere ikuspuntutik. Paisaia horiek soinu-espazio ezagun batekin kohesionatu eta bizi dira. Lanaren gogortasuna eta animaliaren fisikoa, bizirik irautearen aldeko borroka eta irrikatutako askatasuna; kontzeptu horiek eragiten dute Ojo de Buey lanak honako hau zalantzan jar dezan: nor da gizakia eta nor animalia?