"Inprobisazio ilustratuak"

Bilbao 2021(e)ko Apirilak 16
  • "Inprobisazio ilustratuak"
  • "Inprobisazio ilustratuak"
  • "Inprobisazio ilustratuak"

Kultur eta sormen industrien proiektuak espazio publikoetan (2021eko otsailetik apirilera)

Apirilean Bilbon "Inprobisazio ilustratuak" estreinatuko dira. Esperientzia artistiko hauek apirilaren 16, 23 eta 24an izango dira, 19:00etan, Zabalguneko eraikinean.

"Inprobisazio ilustratuak" sorkuntza eta hausnarketa espazioak dira, non, ilustrazio eta musikaren bidez, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2015ean proposatutako Garapen Iraunkorreko Helburu (GIH) batzuk bistaratzen diren.

Proposamen artistiko murgilkor hauen bidez, bertaratutako pertsona guztien kontzientziara jo nahi da.

Ohiko hitzaldi batetik urruntzen dira, askotan hitz egiten duen pertsonarengandik "deskonektatu" egiten dugun horietakotik. Horren ordez, gai hauek proposamen artistiko eta ludiko batetik landuko dira, hots, pertsonak pentsamendu- eta emozio-espazio batean murgiltzen dituzten soinu, argi eta itzalen sinkronia batetik.

Elkar partekatutako esperientzia honen bidez, proiektuaren bultzatzaileek uste dute "aldaketarako hazi" txiki bat ereitea eta ikusleen artean eragin positiboa izatea.

Lehen 3 saio hauetan landuko diren GIHak honako hauek izango dira:

  • 14. helburua: ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak kontserbatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea.
  • 15. helburua: basoak modu iraunkorrean kudeatzea, desertifikazioaren aurka borrokatzea, lurren degradazioa gelditzea eta inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
  • 5. helburua: generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Azken helburu hau zeharka landuko da saio guztietan.

Inprobisazio hauetan Itziar Madariagaren musikaz, ahotsaz eta sentsibilitateaz gozatzeko aukera izango da, baita Bea Aparicioren eta Janire Ordunaren sormenaz eta marrazketaz ere.

Sarrera doakoa izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da www.leirellano.com/villa-jardin/ webgunean. Edukiera mugatua eta murriztua da; horregatik, sarrerak aldez aurretik erreserbatu beharko dira.

Bilboko Udalak proiektu hau babesten du Bilbao Aurrera Planaren barruan.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko Apirilak 16
  • Ordutegia19:00
  • LekuaEnsanche Eraikina
    Zabalgune Plaza, 11
    Bilbao

Non

Euskadi, auzolana