Jurgi Ekiza-k, Willis Drummond taldeko kide-sortzaile eta kantariak, berriki argitaratu du bere lehen diskoa bakarlari gisa Bidehuts zigiluaren bidez. Rock ilun eta pertsonaleko disko honetan zati indartsu ta distortsionatuak tartekatzen ditu beste zati minimalista batzurekin. Gordintasuna nagusituko da zuzenekoan, Ekiza bakarrik agertuko baita ezsenatoki gainean bere ahots, gitarra eta ampliekin.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.