Madrilgo Orkestra Sinfonikoa + Iruñeko Orfeoia: "Carmina Burana, Carl Orff-ena"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Apirilak 17
  • Madrilgo Orkestra Sinfonikoa + Iruñeko Orfeoia: "Carmina Burana, Carl Orff-ena"

Carl Orffek Carmina Burana ondu zuen 1937an, eta errepertorio klasikoko lan ezagun eta interpretatuenetako bat da. Orff Erdi Aroko poema batzuen bilduman oinarritu zen. Gehienak latinez, alemanez eta frantsesez idatzita zeuden, eta haietan bizitzeko plazera, lurreko plazeren aldeko interesa, haragizko maitasunaren aldekoa eta naturaren gozamenaren aldekoa goraipatzen da, betiere begirada kritikoa eta satirikoa izanda garai hartako gizarte- eta eliza-estamentuekiko.
 
Lan bitala da, indartsua, magikoa eta, zalantzarik gabe, egilearen ezagunena. Iruñeko Orfeoia arduratuko da interpretatzeaz –lan hau bere errepertorioko harribitxi gisa hartzen du barne–, eta bai Madrilgo Orkestra Sinfonikoa ere, 1903an sortua eta Espainiako lehen orkestra sinfoniko egonkorra. 1997az geroztik, Madrilgo Errege Antzokiko orkestra titularra da.


Carl Orff (1895-1982)
Carmina Burana
 
  • Madrilgo Orkestra Sinfonikoa
  • Iruñeko Orfeoia
  • Iruñeko Orfeoaiaren Eskolania
  • Sonia de Munck, sopranoa
  • Konstantin Derri, kontratenorra
  • Carlos Daza, baritonoa
  • Luis Méndez-Chaves, zuzendaria
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana