Farsa (Género imposible) da eguneko eszenan nabarmentzen dabilen Silvia Pérez Cruz kantautorearen disko berriaren izenburua. Antzerkia, dantza, zinea, poesia, pintura eta beste arte-diziplina batzuekiko elkarrizketan sortutakoa, horretan artista ageri dugunaren eta benetan garenaren bitasunaz duen kezkari erantzuten dio: nola bizirauten duen barneko hauskortasunak, geure baitakoak, garai hauetan non azalekoa hain baita itogarria, non ikusten dena entzuten denarekin nahastera irits baitaiteke. Agertokian bere gitarrarekin bakarrik, espazio barnekoi, soildua sortzen saiatzen da, zuri-beltzean, solas zuzena eta iragazkirik gabea eskainiko do publikoari.