Sueder

Gernika-Lumo 2021(e)ko Apirilak 17
  • Sueder
    Argazkia: https://es-es.facebook.com/suederrock/

Sueder 2012. urtean osatu zen talde gernikarra da. Abestiak, rock estilo bizienetik Pop/Rockera doaz: Itoiz, The Police... influentziak abestietan antzematen direlarik. Euskaraz, konkretuki bizkaieraz abesten dute: eguneroko gaiak dira kantuen hariak, beraien herriaren istorioak, amodio pasarteak, lagunekin bizitako momentuak...

2015ean taldeak bere lehenbiziko diskoa plazaratu zuen, Bazan ordue izenburuarekin. Lan hura Elkar Estudioak antolatutako Elkar Sesioetan ere agertu zen.

2020 urte bukaeran bere bigarren lana grabatu dute, Drama barik izenekoa, eta 2021 hasieran hasiko dira ezagutarazten. Lehenbiziko single-a, izen berekoa, "Drama barik", plataforma digitaletan egongo da entzungai urtarrilaren 15ean.

Bigarren lan hau Arratzuko Korturec estudioetan grabatuta izan da, Jon Urriolabeitia gidaritzapean.

Gogotsu eta indar berriturik bueltatu dira Gernikako mutilak.

Sueder taldeko kideak:

– Unai Aldekozea
– Ander Uribarri
– Xabi Larrainzar


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana