villabona.dok: "Caminho longe"

Villabona 2021(e)ko Apirilak 18
  • villabona.dok: "Caminho longe"

Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, hamarkadak eman ondoren Sao Tome eta Principe uharte-estatu afrikarrean erbesteratuta, Frantzia eta Espainiak deportatu egin baitzuten 1986an. Kristiane Etxaluze adiskide nekaezinarekin egingo du bidaia.

Josu Martinez (Bilbo, 1986) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore eta euskal zinemaren historialaria da. Txaber Larreategi (Donostia, 1986) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziadun eta Errigora elkarteko komunikazio-arduraduna da. Elkarrekin zuzendu dituzte Sagarren denbora (2010) eta Prohibido recordar (2010) dokumentalak, Zinemiran aurkeztuak, eta Barrura begiratzeko leihoak (2012) dokumental kolektiboan ere parte hartu zuten. Martínezek Itsasoaren alaba (2009) –zeinaren muntaketaz Larreategi arduratu zen–, Gure Sorlekuaren bila (2015) eta Jainkoak ez dit barkatzen (2018) dokumentalak zuzendu ditu (guztiak Donostian aurkeztuak), baita film laburrak ere, hala nola Ama (2018), Kimuaken katalogoaren parte izan zena.

Caminho longe filmaren fitxa.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Apirilak 18
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Gurea Antzokia
    Berria kalea, 55
    Villabona
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Gurea Antzokia

Non

Euskadi, auzolana