Euskadiko Orkestra: "Mozart, Nannerl eta Lagunak" (Musika Familian zikloa)

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Apirilak 18
  • Euskadiko Orkestra: "Mozart, Nannerl eta Lagunak" (Musika Familian zikloa)

Bi protagonista nagusi izango ditu kontzertu honek: musika klasikoaren pertsonaia entzutetsuenetako bat, Wolfgang Amadeus Mozart, eta bere arreba Maria Anna Mozart, hura ere konpositorea, baina zeinaren obra gehienak galdu egin diren historian barrena. Nannerl —Maria Annaren goitizena— berpiztu egingo da gure aurrean ezagutzera emateko eta gu bere anaiaren musikara hurbiltzeko. Martxa turkiarraren erritmora eta bere obrak musika-estilo ezberdinen bidez eraldatzeko jolasekin, haurrek deskubrituko dute Mozarten musika gaurkotasun osokoa dela.

2 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791):
Klarinete eta hari kintetoa [I. Allegro]
13. Serenata [I. Allegro]
Klarinete kontzertua [II. Adagio]
Pianorako 12. sonata [I. Allegro]
Pianorako 11. sonata [III. Rondo: Alla Turca]
Pianorako 12. sonata [II. Adagio]
'Ah, vous dirai-je Maman’ liedari buruzko 12 bariazio [Thema / Variaciones 1,3,7,10 / Thema]
Klarinete kontzertua [III. Rondo: Allegro]

Leopold Mozart (1719-1787):
Nannerlen koadernoa

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana