Euskal Barrokensemble

Eibar 2021(e)ko Apirilak 18
  • Euskal Barrokensemble

Antzinako dantza-musikaren kolorea jarriko dio Euskal Barrokensemble musika taldeak apirilaren 18an Arraten eskainiko duen kontzertuari. Eibarko Klub Deportiboko Kultura, Mendi eta Kezka-dantza batzordeen artean antolatu dugun Udaberriko Euskal Jaiaren baitan eskainiko dute emanaldia Enrike Solinis eta Miren Zeberion taldeak. Mendi-buelta kulturala borobilduko du musika emanaldiak, izan ere, goizeko 9:00etan Eibartik abiatuta Akondia eta Aizketa gainak egin ondoren Arrateko kontzertuarekin osatuko da kirola eta kultura uztartzen dituen programa.

Hego-Koloreak gitarria eta biolintxuaz

Enrike Solinisen zuzendaritzapean, Colores del Sur diskan oinarritutako programa ekarriko du Arratera Euskal Barrokensemblek. Nagusiki Europa hegoaldeko barroko garaiko dantza musika jotzen dute bertan, baita Euskal Herrikoa ere. Kale-bazter eta jauregietako saloietan dantza-erritmoak ziren nagusi Barroko garaian, eta horietako batzuk eskainiko dituzte.

Eibarren 1721. urtean kantatu ziren kopla batzuen errepikak esaten duen "Gitarria ta biolintxua" bete-betean ageri zaigu Euskal Barrokensemble formazioaren bihotzean Enrike Solinis gitarra barroko eta laut jotzaile apartarekin eta Miren Zeberio arrabitari eta biolin barroko espezialista distiratsuarekin. Zeberio eta Solinisekin batera jazzean zein flamenkoan nabarmendu den Pablo Martin Caminero kontrabaxu-jolea eta erritmoen laberintoan argi berezia darion David Chupete perkusionista arituko dira.

Euskal Barrokensemble kontzertua Arraten

  • Apirilak 18, igandea13:30ean Arrateko elizan
  • Aforoa: 100 (%46), distantziak gordez eta musukoekin.
  • Sarrerak: (5€) Eibarko Klub Deportiboan (tabernan) astelehenetik larunbatera (17:00-20:00)
dantzan.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Apirilak 18
  • Ordutegia13:30
  • LekuaArrateko eliza
    Eibar
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana