Pablo Milanés trobalari kubatar ezaguna Baluarten izango dugu Días de Luz bira berriaren baitan. Emanaldian, Milanésen abesti berriak entzuteko aukera izango du ikuslegoak, baita betiko bere arrakastez gozatzeko, besteak beste, El breve espacio, Yolanda, Ya ves o Para vivir. Bere musika bere sustrai kubatarran oinarritua izango da, kitarraren derrigorrezko presentzia baztertu gabe. Milanések sei hamarkada daramatza oholtza gainean. Silvio Rodriguez eta Noel Nicolarekin batera, Troba Kubatar Berriaren erreferente nagusia da.