"Musika-proiektu baten marketing-estrategia 11 kantutan"

Barakaldo Apirilak 20
  • "Musika-proiektu baten marketing-estrategia 11 kantutan"

“Musika-proiektu baten marketing-estrategia 11 kantutan” da Musika Bulegoak eta Musika Industriaren Elkarteak (MIE) datorren apirilaren 20an antolatuko duten formakuntza-jardunaldiaren izenburua. Ikastaroa goizez izango da, BEC! Dorrean (Bizkaia). Amaia Ocerinek, kultura- eta sormen-industrietarako komunikazioan eta marketinean aditua, eskainiko du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilbao Exhibition Centre-ren laguntza izango du.

Ikastaroak iraungo dituen 5 orduetan honako kantu hauek entzungo dira:

  1. Branding-a eta marka
  2. Aukerak aztertu
  3. Jarraitzailea irudikatu
  4. Benchmarking-a
  5. Marketing MIXa osatu
  6. Kanalak aukeratu
  7. Edukiak eta plangintza
  8. Ekintzak
  9. Jarraitzaileak
  10. Tresnak
  11. Neurketaren beharra

Ikastaroa ez da praktikan eta tresna zehatzen erabileran oinarrituko. Estrategiaz, plangintzaz, kudeaketaz, tresnez etab. hitz egingo da.

Ez da ikastaro teorikoa izango, adibide praktikoekin eta benetako kasuekin eta arazoekin emango dira azalpenak. Azalpen argiak, zehatzak, teoria gabekoak eta eguneroko praktikara eramatekoak erabiliko dira. Elkarrizketa eta partekatzea izango dira oinarriak.

 

Data: Apirilak 20

Lekua: BEC! Dorrea (Bilbao Exhibition Centre)

Ordutegia: 09:00 -14:00

Izen-emateak: ruth@musikabulegoa.eus


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana