Testuak interpretatzeko tailerra, Alazne Etxeberriarekin

Online 2021(e)ko apirilaren 20(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 13(e)ra
  • Testuak interpretatzeko tailerra, Alazne Etxeberriarekin

Testu bat interpretatzeak zure egitea esan nahi du. Ez da nahikoa ezagutzea eta gustatzea, sentitzea eta, kasu honetan, sentiarazten dizun hori transmititzea. Autoreak deskribatzen dizun testuinguruan kokatu behar duzu, eta inguruan dagoen guztia irudikatu. Horretarako, parte-hartzaile bakoitzari testua memorizatzeko eta barneratzeko testua eta tresnak emango zaizkio. Ondoren, interpretazioa definituko duten emozioak, asmoak eta adierazpenak landuko dira, pertsonaia bat sortu arte. Ikasgelako lehen egunean emanen dira testuak. Parte-hartzaile bakoitzari esteka bat emango zaio, Zoom aretora sartzeko.

Norentzat: literatura, sorkuntza eta interpretazio-kezkak dituzten pertsona guztientzat.

Alazne Etxebarriak eskainia. Alazne Etxeberria Aquí Abajo telesaileko taldeko kidea izan zen. Txalo Produkzioak-en ENE BA!, Borobil Teatroaren ROMAN ETA JULIETA,  Hecho en Casa konpainiaren CYRANO eta Ttipia Produkzioak-en KUOLULO ZUHAITZA ikuskizunetan aritu da. Gainera, biran jarraitzen du MUJER VASCA SOLERA BUSCA... / BIKOTE BILA ZENBAT KOMERI bakarrizketarekin. Donostiako Nueve Teatro konpainia independentea ere zuzentzen du.

Oharrak: Jarduera Zoom plataformaren bidez egiten da. Izena eman eta ordaindu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu tailerra hasi aurretik, jarraibideak eta saioak egiteko erabili behar duzun esteka adieraziz.

Adina: + 18
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 115€
Egunak eta ordua: Apirilaren 20an, 22an, 27an, 29an, maiatzaren 4an, 6an, 11n eta 13an (astearte eta ostegunetan) | 18:30 – 20:00
Lekua: Online (Zoom plataforma)
Izena emateko epea: 2021/03/29 > 2021/04/12
EMAN IZENA HEMEN

 


Laburrean

Euskadi, auzolana