"Sueños y visiones de Rodrigo Rato"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Apirilak 22
  • "Sueños y visiones de Rodrigo Rato"

Gasteizko Udal Antzoki Sarea: 2021eko udaberriko denboraldia

Sueños y visiones de Rodrigo Rato lanak, Roberto Martín Maiztegui eta Pablo Remónek idatziak, amets eta irudikeria garai bat erretratatzen du, zentzugabeki hazi zen herrialde baten jaia, eta geroko bestondoa. Horretarako, Rodrigo Ratoren une gorenaz eta gainbeheraz baliatzen dira, aitaren atxiloketak markatutako haurtzarotik Bankiaren deskalabruaren ondorengo atxiloketaraino.

Bi aktorek jokatzen dituzte Rodrigo Ratoren papera zein gainerako pertsonaienak, eta istorioaren narratzaile dira aldi berean. Kontatzen dituzten gauzetako asko historikoak dira, eta dokumentatuta daude; benetako gertakariak dira, eta pertsonaiek diotena hitzez hitzez jasotakoa da. Baina beste gauza asko ez. Sueños y visiones de Rodrigo Rato dokumentalaren eta fantasiaren arteko erdibidean dago, gertaeren egiaren

eta beste egia baten -fikzioaren- artean.

SGAEren Jardiel Poncela XXVI. Antzerki Sariaren irabazlea 2017an, El milagro español izenburuarekin.

  • Egileak: Roberto Martín Maiztegui, Pablo Remón
  • Zuzendaritza: Raquel Alarcón
  • Zuzendaritza laguntzailea: Daniel J. Meyer
  • Antzezleak: Juan Ceacero y Javier Lara

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana