YOLANDA DOMÍNGUEZ: "Revelando estereotipos que no nos representan. Cambiar las imagenes para cambiar el mundo"

Aretxabaleta 2021(e)ko Apirilak 22
  • YOLANDA DOMÍNGUEZ: "Revelando estereotipos que no nos representan. Cambiar las imagenes para cambiar el mundo"

Irudiak ekoizten badituzu, partekatzen badituzu edo besterik gabe begiratzen badituzu, esku artean zer duzun interesatzen zaizu. Pertsona batzuek informatzeko erabiltzen dituzte, beste batzuek adierazteko eta beste batzuek eragiteko edo manipulatzeko. Badira haien mekanismoak ezagutzen dituztenak eta kontzienteki erabiltzen dituztenak, eta badira ereduak errepikatu, kopiatu eta itsatsi besterik egiten ez dutenak, keinu horrek gizartean izan ditzakeen ondorioak jakin gabe.

Irudiek gure nortasunaren era generoaren eraikuntzan duten garrantzia, egitekoa eta eragina aztertuko dugu. Baita honek guztiak gizarte desberdintzan duen eragina ere.

Horretarako irudien historian zehar ibilbidea egingo dugu (margolaritzaren hasieratik gaur egun arte) Yolanda Domínguez “artibista”-ren laguntzaz. Berak irudien irakurketak nola egiten diren azalduko digu eta horrek gure auto-pertzeptzioan eta besteekin dugun harremanetan nola eragiten duen azalduko digu, honetan estereotipoek emakume eta gizonen arteko desparekotasunean bereziki nola eragiten duen zehaztuz.

Berak jorratutako lanak alternatiba eta adibide gisa jarriko ditu, diskurtso dominatzailea iraultzeko eta jende orok irudiak kotsumitu eta sortzeko baliabideak izan ditzan, askatasun positibo eta horren gizarte dimentsioaren kontzientzia hartuz.

Yolanda Dominguez, kontzientzia feministaren eta generoarekin harremandutako gizarte kritikaren inguruan gaiak lantzen dituen artista bisual, argazkilari eta aktibista da. Artearen kontsumoa herramienta moduan erabiltzen du gizarte eraldaketarako.

http://yolandadominguez.com/

Setem Hego Haizearen Baloreen Faktoria programazioaren barnean sartutako ekintza https://factoriadevalores.eus/


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2021(e)ko Apirilak 22
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Zaraia Aretoa
    Santa Kurtz, 20
    Aretxabaleta
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Zaraia Aretoa

Non

Euskadi, auzolana