"Zarzuela On Air 2.0"

Bilbao 2021(e)ko Apirilak 22
  • "Zarzuela On Air 2.0"

Rossini abesbatzak Zarzuela On Air 2.0 musika- eta antzerki-ikuskizuna dakarkigu. Zarzuela-lanetako zatirik onenak berreskuratu ditu, eta modu eraberrituan, freskoan eta dibertigarrian eskainiko dizkigu, adin eta publiko guztientzako ikuskizun honetan. 50eko hamarkadan girotutako irratsaio entretenigarri eta originala ekarriko du oholtzara. Iñaki Maruri eta Mitxel Santamarina aktoreak dira zarzuela protagonista duen irratsaioaren gidariak.

Zarzuela On Air 2.0 ikuskizunean zarzuelako pieza ospetsuak bildu dituzte, hala nola La verbena de "La Paloma", "El Dúo de la Africana", "La del Soto del Parral", "El Rey que rabió", "Luisa Fernanda" eta beste zarzuela-lan batzuetakoak.

Bigarren bertsioan, Zarzuela On Air 2.0 ikuskizuna Rossini On Air proiektu handiaren osagaietako bat da. Rossini abesbatzak sortutako proiektu handi horrek hainbat ikuskizun monografiko hartzen ditu, eta guztiek egitura bera dute: garai jakin batean girotutako gai baten inguruko musika-irratsaioa. Askotariko ikuskizunak eszenaratzen dituzte horrela, guztiak abesbatza-musikalak, musika onaz, umorez eta publikoarentzako une gogoangarriez betetakoak.

Abeslariak: Bilboko Rossini abesbatza
Moldaketak, konposizioa eta musika-zuzendaritza: Carlos Imaz
Zuzendaritza eta musika-prestakuntza: Ana Begoña Hernández
Pianoa: Juan José Ortega
Eszena-zuzendari eta aktorea: Iñaki Maruri
Eszena-zuzendari eta aktorea: Mitxel Santamarina

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana