"A Boy and a Girl"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Apirilak 23
  • "A Boy and a Girl"

Jalgi! Voz 2021 Jaialdiaren baitan.

#WeLoveMachines

Makinek gizakiak gaindituko dituzte? Ezetz uste badugu ere, "Her" filmean Joaquin Phoenix-eri gertatzen zaion moduan, nola ez erori makinak eskaini ahal dizkiguten soinu eta adierazpen aukera amaigabeetara? "Garbitasun" interpretatiboaren mesedetan elektronikak eskeintzen digun hamaika aukerak baztertzea ez al litzateke inozoa? Guk argi daukagu, eta Magalík eta Sebastiàk ere bai.

A Boy and A Girl

Magalí Sare & Sebastià Gris bikote artistikoak "A Boy and a Girl", bere lehen lan diskografikoa, aurkeztuko digute, World Music Charts Europe bozketen arabera World Music-eko 20 disko onenen artean egon dena. Proposamen honek esperimentazio elektronikoaren aldeko apustua egiten du, Europako konpositore handien ganbera-musikako abesti klasikoak (Schubert, Strauss edo Poulenc, besteak beste) zein Mallorcako abesti herrikoiak deseraikiz. Entzungo diren bertsioak, ordea, asko (edo gutxi?) urruntzen dira jatorrizko generotik, ez bakarrik bikotearen berrinterpretazioagatik eta moldaketengatik, baita elektronikaren presentziagatik eta haien lengoaia propioarengatik ere.

Diskoan bertan bi abesti propio aurkitu daitezke, Venim a aquest món (Mundu honetara gatoz) eta Temps Enrere (Aintzina). Hauek diskaren grabaketan ondorioz artisten eraldaketaren hasiera irudikatzen dute. Proposamen musikala, bi artista gazte hauena, inor axolagabe utziko ez duena.

 

Jalgi! Voz

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Apirilak 23
  • Ordutegia18:30
  • Lekua Kubik Aretoa
    General Alava, 5
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kubik Aretoa

Non

Euskadi, auzolana