Carmen Boza

Ermua 2021(e)ko Apirilak 23
  • Carmen Boza

Carmen Boza kantautorea, azken urteetako proposamen femenino espainiar interesgarrien eta proiekzio handikotzat jotzen da. Carmenek YouTube plataformara bideoak igota ekin zion musika-ibilbideari, eta bertan, pixkanaka-pixkanaka, ikusle-base handi bat finkatu zuen, gaur egun Carmenen urratsak doan lekura jarraitzen dituena.

Ahoz ahokoak ipini zuen bere musika entzungai kantautoreen zirkuituan: Malagako “La Botica”n, Cadizeko Café Payn, Madrilgo Galileo Aretoan…

Lehenengo bi estudio-album egin zituen eta ondoren, 2019an, eta Madrilgo La Riviera areto mitikoan esklusiban aurkeztuta, "Un golpe de suerte" singlea kaleratu zuen, kantautoreak berak bere gelan, iragazkirik gabe, grabatu, ekoitzi eta nahasia. Lan horretan artistak sampleo munduarekin bat egiten du eta industriaren proposamen femenino balioanitz eta aldakorrenetako moduan finkatu da. 2020ko uztailaren 29an, "La Grieta" argitaratu zuen, Carmenek konposatu eta ekoitzitako bere lanik berriena. Kantu gozo horrek puntu itsuaren ziurgabetasuna aztertzen du eta bere bizi-interesak berresten ditu nolabait, bere pentsamenduak eta kezkak proiektatzearekin batera.

.ermua.es

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana