Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2021

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko apirilaren 23(e)tik 2021(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2021

Yalda, la noche del perdón (2019) filmak, Massoud Bakhshik zuzenduak, inauguratuko du datorren apirilaren 23an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldia, Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, eta Donostia Kulturak antolatua.

Petit pays (2020) filmak, Éric Barbierrek zuzenduak, emango dio zinemaldiari azkena apirilaren 30ean, Victoria Eugenia Antzokian ere. Bertan ospatuko den galan zinemaldiaren sari berezia jasoko dute Montxo Armendariz zuzendariak eta Puy Oria ekoizleak.

Aurten, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian izango dira filmen emanaldiak, eta bi saio berezi egingo dira Tabakaleran eta Kresala Zineklubean (Trueba Zinemak).

Gainera, 5 erakusketa eskaintzen dira zinemaldiaren programazioan.

Zinemaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jasotzen du Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, baita hainbat GKEren eta entitateren laguntza ere ¿Euskadiko GGKen Koordinakundea, CEAR, Unicef, Gehitu, Amnistia Internazionala, Acnur, SOS Arrazakeria eta FiSahara, besteak beste¿.

Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioa da oraingoa. Aurten, 19 nazionalitatetako 36 film (22 film luze eta 14 labur) proiektatuko dira guztira, eta 5 erakusketa programatu dira.

Zinemaldiaren barruan Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen 3. Azoka ere izango dugu, Eskura – Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroak antolatua. Bestalde, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, zinemaldiarekin lankidetzan, BegiraTÚ prestatu du, giza eskubideei buruzko online joko bat.

Programazio hau solasaldiekin osatuko da eta haietan parte hartuko dute filmen protagonistek, zinemagileek eta hizpide diren gai sozialetan adituek.

Aurten, ikastetxeetarako proiekzioak ikasgeletan egingo dira. Hiru film ikusi ahal izango dira online.

Giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiren inguruko hausnarketa, sentsibilizazioa eta debatea bultzatzea da zinemaldi honen helburua, baita herritartasun aktibo bat sustatzen laguntzea ere, justiziarekin eta ekitate sozialarekin konprometitua.

Sarrerak (4,50 €) datorren astelehenean, apirilak 19, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera, Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan, eta Internet bidez.

Doako emanaldietarako gonbidapenak egun berean, apirilak 19, jarriko dira publikoaren eskueran bi antzokietako leihatiletan.

ERAKUSKETAK

apirilak 16 – ekainak 13

Aiete K. E.

Haurrentzako tailerrak ere izango dira

martxoak 12 – maiatzak 16

San Telmo Museoa

apirilak 23-30

Zinemaldiaren Informazio Bulegoa (Victoria Eugenia Antzokia)

Antolatzailea: Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Arloa

apirilak 15-30

Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)

Antolatzailea: Amnesty International

apirilak 20 – maiatzak 31

FNAC

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana