Erdu! Bilboko Haur Antzerki Jaialdia

Bilbao 2021(e)ko apirilaren 23(e)tik 2021(e)ko apirilaren 25(e)ra
  • Erdu! Bilboko Haur Antzerki Jaialdia

ATX Teatroak, Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera Planaren finantziazioarekin eta Harrobia Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroaren laguntzarekin, ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdiaren lehenengo edizioa aurkezten du. Lehenengo edizio hau apirilaren 23tik 25era bitartean izango da. Formatu ertain eta handiko haur eta familiei zuzendutako antzerki ikuskizunen lau proposamenek osatzen dute programa. Jaialdia Bilboko Otxarkoaga auzoko HARROBIAn izango da. Helburua da euskarazko antzerki programazioa herritarrei (batez ere publiko gazteenari) hurbiltzea.

Jaialdi honen xede nagusia da disziplina ezberdinetako euskarazko haur eta familia antzerkia zabaltzea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere. Horregatik, jaialdi honen bereizgarria da Euskal Herri osoko euskarazko proposamenak biltzea. Hizkuntza ezeniko ezbardinen bitartez gaurkotasuneko gaiak jarriko dira oholtza gainean, kritika eta urratzea nahasita, bizi dugun
munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko.

Guztira 4 antzezlanek osatzen dute programazioa: Anita Maravillas eta Portal 71 bizkaitarrek elkarlanean sortutako Kotondarrak, Lapurdiko Itzuli Konpainiak eta 13r3p-renBehin bazen internet, Yarleku Teatroa nafartarren Etxerik txikiena eta Atx Teatroa konpainia bilbotarraren Kaskarot.

Kotondarrak, txontxongilo-antzerki-lana, iraultza industrialean eta mende hasierako ehungintzako emakumeen grebetan oinarritutako istorioa da. Ama eta hiru alabez osaturiko familiaren bidaiak, landa-despopulazioa, exodoa hirira, iraultza industriala, hirietako bizi baldintzak, kapitalismoa, ahizpatasuna eta emakume langileen borroka feminista islatzen eta ikusarazten lagunduko digu. Protagonista txikien ikuspegitik errealitate biziko gertakariak azalduko dira antzeztokian.

Behin bazen internet abenturaz beteriko bidaia da, zuntz optikoan eta elektrizitatean zehar. Interneten funtzionamendua irakasten digu, ikasten ari garela ohartu gabe. Ikuskizunak ipuin konektatuak antzerkia eta teknologia berriak nahasten ditu, Interneten funtzionamendua haurrei (eta helduei) kontatzeko, gure ordenagailuen barnetik. Etxerik txikiena ikuskizunak, Rosa Díazek (2011ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala) zuzendua, emakumezkoen interpretazio onenaren saria jaso zuen 2019ko Feten Jaialdian. Ikuskizun honek haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egiterakoan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zeinizango den ez dakitenean.

Ezberdina izatearen aurreko beldurra, lehenengo harremanen lotsak eta “ni naizen hori” homonormatibitatearen aurrean defendatzea bezalako gaiak azaleratuko dira, antzerkia eta zuzeneko musika uztarten dituen Kaskarot ikuskizunean.

Ikuskizun guztietarako sarrera doan (indarrean dagoen araudiaren araberakoa), eta aldez-aurretik izena eman beharko da apirilaren 1etik aurrera https://atxteatroa.eus/erdu/ webgunean jarriko den formularioan. Pertsona bakoitzak 4 sarrera hartu ahal izango ditu gehienez, eta ikuskizun bakoitzerako formulario ezberdin bat bete beharko da.

Hona 2021eko edizio honetarako programazioa:

ATX Teatroa

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana