Ipuin musikatuak helduei zuzenduta.
Emakume ororen barrenean bada bizi sekretu bat instintoz, kreatibitatez, jakinduriaz blai: Emakume Basatia da, librea, sorgina, jostalaria, bakartia...
Clarissa Pinkola Estések idatzitako Otsoekin korrika dabiltzan emakumeak liburutik ateratako ipuinak dira gehienak, baina euskal kondaira zahar bat ere bada tartean. Guztiak ere geure egin eta zeuei kontatzeko asmoz moldatuak.