"Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)"

Amorebieta-Etxano 2021(e)ko Apirilak 23
  • "Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)"

Porno vs Afrodita da, heziketa sexual eta afektiboa ardatz hartuta, helduei eta oraindik heldu ez direnei zuzendutako umorezko antzezlana. Dena, zuzeneko musikaz blai.

Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.

Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun gizaki gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

ZUBI deialdiaren bultzadarekin Inondik inora proiektu kuttuna aurrera ateratzako sortu zen ekimena da Benetan Be. Sortzen zaizkigun galdera, zirrara eta beharren aurrean hausnarketarako sormen-gunea izateko indarragaz jaio zaigu. Porno vs Afrodita gure bigarren ikuskizuna dakarkizuegu oraingo honetan. Ikusle gazte eta ez horren gazte, heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortu dugu. Hainbat zalantza, grina, ezintasun eta aseezintasun elkarrekin partekatzeko.

amorebieta.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non