"Principiantes"

Bilbao 2021(e)ko apirilaren 23(e)tik 2021(e)ko apirilaren 25(e)ra
  • "Principiantes"

Principiantes lana Raymond Carverren kontakizun ezagunenetako baten antzerkirako egokitzapena da. Kontakizun hori 1981ean argitaratu zen lehen aldiz. Maitasuna da gai nagusia, sukaldean solasean ari diren lau pertsonaiaren bitartez jorratzen dena: senar-emazte «beteranoak» eta harremana hasi berri duen lagun-bikotea. Arratsalde batez, argi aldakorrak markatutako giroan, lau pertsonaiek bizipenak eta ideiak kontatzen dizkiote elkarri, handiak zein txikiak, maitasunaren esanahiaz eta ondokoaren beharraz. Pieza erromantikoa eta lazgarria da, errealista eta poetikoa aldi berean. Garai baten erreferente izateaz gain, funtsezko musika-pieza baten indarrarekin harrapatzen gaitu gaur egun.

Kontakizuna estreinakoz argitaratu zenean, Carverren lagun eta editore Gordon Lishek erdira laburtu zuen. Ikuskizuna 2007an berreskuratutako jatorrizko bertsioan dago oinarrituta nagusiki, eta egile iparramerikarraren beste kontakizun eta idazki batzuk ere erabiltzen ditu. Hala, piezak Carverren unibertsoan errepikatu egiten diren osagaietan murgildu nahi gaitu: bikote-harremanak; maitasuna eta alkohola babesleku gisa, baina baita arma hiltzaile gisa; patua eta zoria, eta esperientzia estatubatuarraren literatur-testura.

Egokitzapena: Juan Cavestany
Zuzendaritza: Andrés Lima
Antzezleak: Javier Gutiérrez, Mónica Regueiro, Daniel Pérez Prada, Vicky Luengo
Eszenografiaren diseinua/Jantziak: Beatriz San Juan
Argiztapenaren diseinua: Valentín Ávarez
Bideo-sorkuntzaren diseinua: Miguel Angel Raió
Musika-konposizioa: Jaume Manresa
Zuzendari laguntzailea: Laura Ortega Pinillos
Produkzioa: Vania, Producciones Off, Carallada show, Teatros del Canal

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko apirilaren 23(e)tik 2021(e)ko apirilaren 25(e)ra
  • OrdutegiaApirilak 23, 24 eta 25: 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa12 / 25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana