Raul aktore bat da eta bere biziko ametsa gauzatzea erabaki du: ikuskizun bakarrean Shakespeareren bakarrizketarik onenak (Hamlet, Macbeth, Othelo, Rey Lear...) biltzea eta ondoz ondo jendeari zerbitzatzea, argumentu berezirik gabe, bakarrik talentu eta bertutea azaltzeko. Horretarako, dagoen zuzendaririk “modernoena” du (hitzaren zentzurik okerrenean) eta ikusiko dugun bezala, bere ideiak zorigaiztokoak suertatuko dira.Prozesu gogorraren erdian, Raulek bere pertsonaia “topatu” du, baina irudia “herrikoegia”, “komikoegia” da. Ez du gustuko. Garai horretarako ez da egokia. Berak sortutako pertsonaia zakarra, gehiegizkoa, sinpatikoa... da eta ez besteek esaten dioten bezain serioa eta harroa.