"Stay Focused", Rocio Agudoren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko apirilaren 23(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 23(e)ra
  • "Stay Focused", Rocio Agudoren erakusketa

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
 
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.

2021eko apirilaren 23tik maiatzaren 23ra arte. Jovellanos aretoan

Apirilaren 23an, 19:00etan, erakusketaren irekiera. Performance artistaren eskutik

Komisaritza: Cristina Arrázola-Oñate

Ekintzatik abiatuta,saiakuntza bat: grabatu, pentsatzeko. Bideoari buruz eta bideoarekin eginiko lana. Neure burua grabatzea, beste batzuk grabatzea, beste batzuek ni grabatzea.Subjektuaren eta kameraren arteko aurkakotasuna desegiten saiatzen naiz. Birplanteatu egiten dut ikus-entzunezkoen lengoaia hegemonikoa.Mugimendua bilatzen dut,gorputza zatitzea, bestearen larruazalera gerturatzea. Filmatzea ukitzea da.Zenbait keinu: proiektorea kameraren aurrean,gorputzaren desira bat, biratze bat automatismotik afektura.

Rocío Agudo


Biografia

Rocío Agudo (Zaragoza, 1996) Arte Ederretan graduatua da, eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatikoa masterra ere egina du, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Jarduera Artistikoen JAI Institutuan (Tabakalera, Donostia) ere jaso du prestakuntza Itziar Okariz, Asier Mendizabal eta Ibon Aranberriren eskutik.
Egonaldiak egin ditu BilbaoArte fundazioan (abian), Center for Basque Studies zentroan (AEB, 2019), Etopía zentroan (Zaragoza, 2019) eta CentroCentro (Madril, 2020) espazioan.
Besteak beste, Gasteizko Artiumeko eta Zaragozako IAACC Pablo Serrano institutuko erakusketetan parte hartu du.

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko apirilaren 23(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 23(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non

Euskadi, auzolana