"ANTONIA"

Sopela 2021(e)ko Apirilak 25
  • "ANTONIA"

Memoria informazioa atxikitzeko eta borondatez berreskuratzeko gaitasuna da. Eta hori da, memoria, doktoreak Idazleari esaten diona galdu egingo duela. Idazleari gaixotasun arraro bat diagnostikatzen diote, oroitzapenik gabe geratuko dena.

Medikuak gaixotasuna geldiarazteko ariketak eta jolasak eskaintzen dizkio, marrazteko koloreztatzeko eta oroitzapenak idazteko esaten dio. Baina idazleak ez du idatzi nahi, ez du bere idazkera eta oroitzapenak nola hondatzen dire ikusi nahi. Baina bere iraganak burmuinera deitzen du eta Antonia, bere amona, eta Alvaroren, Antoniaren anaiaren ahotsak agertzen dira.

Lana idazle honen garuneanegiten den ebakidura bat da, bere istorioa ezagutu ahal hizateko, Antoniarena, Antoniaren anaiarena. Oroitzapenen arteko bidaia da, iraganaren eta orainaren artekoa. Bere eta gure kontakizunaren bilaketa da.

Zergatik oroitu, zertarako, nola eta zer. Galdera horiei erantzuteko gogoa dago Antonia antzezlanaren sorreran. Lorcak zioen moduan, heriotza zelatan dago eta ez oroitzea hiltzea da.

Zer gertatzen zaio memoriarik gabe geratzen den pertsonari edo herriari? Memoria identitatea al da? Non dago sorrerako kontakizuna?

Idazle baten eta bere pertsonaien historia ezagutu ahal izateko, antzezlanak ebakia egiten du haren burmuinean. Oroitzapenen arteko bidaia da, iraganaren eta orainaren artekoa, errealitatearen eta fikzioaren artekoa. Haren kontakizunaren bilaketa da, eta baita geurearena ere.

  • Dramaturgia eta Zuzendaritza: Javier Liñera.
  • Antzezleak: Aitor Pérez Collado, Begoña Martín Treviño.
  • Ikus-entzunezkoetako antzezleak: Raúl Camino, Charo Polentines.
  • Ikus-entzunezkoen sorkuntza: Estudio Gheada.
  • Jantzien diseinua: Dedales.
  • Argiztapenaren diseinua: Edu Berja.
  • Produkzioa: Ékoma teatro, Javier Liñera.
sopela.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana