Hainbat planetatan bizi diren bi neskatok Persepolisen liburua aurkitu dutenean hasten da gure istorioa. Haien irakurketak historian emakumeen egoerari buruzko galderak sortuko dizkie. Hortik aurrera, historian, espazioan eta denboran zehar bidaiatuko dute, eta elkarrekin topo egingo dute.' "El cuento de Persépolis" lanarekin, zientzia-fikziozko idazleei omenaldia egingo diegu. Idazleek, beren literatura-lanen bidez, zalantzan jarri dituzte emakumeen estatusa eta eskubideak etengabe galtzea.
Familia osoarentzako egokia den proposamen honetan, La Coja Dansak xehetasun guzti-guztiak zaindu ditu; edertasun izugarrizko muntaia eskaintzen digu, eta haurren begirada irrikatsuentzako egokia den erritmoa.
Horretarako, komikiaren, dantzaren, bideomappingaren eta zinemaren arteko topagune batez baliatzen dira. Emaitzak, berriz, harrigarriak dira.
La Coja Dansa
2004an sortu zen La Coja Dansa, eta harrezkeroztik erabili izan duen hizkuntza kulunkarian galdera gehienak airean geratzen dira.
Adituak dira La Cojakoak ikus-entzunezko baliabideak elementu dramaturgiko gisa erabiltzen eta ñabarduraz betetako mundutxoak sortzen, eta ereduetatik zein konbentzioetatik urruntzen dira, eszenategian zintzoki jarduteko. Ziurgabetasuna berenganatzeko moduren bat aurkitzen saiatzen dira piezen bidez, eta emaitza estetiko fin-finak lortzen dituzte, inpaktu emozional handikoak.
Tatiana Clavel eta Santi de la Fuente ditu zuzendari konpainiak, zeina dagoeneko Alemanian, Egipton, Brasilen, Frantzian eta Espainian osoan ibilia baita.