40. LIZARDI SARIA

Zarautz 2021(e)ko apirilaren 26(e)tik 2021(e)ko uztailaren 14(e)ra
  • 40. LIZARDI SARIA

1. SARIA

Zarauzko Udalak, 40. Lizardi Saria antolatzen du, euskarazko gazte literatura sustatzeko.

2. BALDINTZAK

Sariketan parte hartzeko, ondorengo baldintzak beteko dituzte literatur obrek:

- Gazteentzako eleberria, 13-17 urte arteko irakurleentzat.

- Luzera: 55.000 karakteretik gorakoa.

- Jatorriz euskaraz idatzia.

- Obrak originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izango dira.

3. AURKEZPENA

Eleberria DIN A4 neurriko orrietan aurkeztuko da, ordenagailuz idatzirik eta lerroen artean tarte bikoitza utzita.

Posta bidez:

Obra bakoitzaren ale bat bidali, orriak zenbakituta.

Izengoitiz sinatuko da eleberria. Eta aparteko gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: izengoitia, izen-abizenak, helbidea, eposta eta telefono zenbakia.

Ziurtatutako gutuna helbide honetara helarazi:

Lizardi Saria

Zarauzko Udala - Kultura Departamentua

Sanz-Enea Kultur Etxea

Nafarroa Kalea 22 - 20800 Zarautz

Posta elektronikoz: kultura@zarautz.eus helbidera bi pdf artxibo bidali, era honetara:

- Eleberria: obraren izenburua eta parentesi artean egilearen izengoitia. Adibidez: Itsasoaz beste aldean (Izarloka).pdf

- Izenemate orria osatu eta sinatuta; pdf dokumentuaren izena egilearen izengoitia izango da, adibidez: Izarloka.pdf

4. EPEAK

Eleberria aurkezteko epea 2021eko uztailaren 14an bukatuko da. Behin aurkeztuz gero, parte-hartzaileak ezingo dio lehiaketari uko egin. Epaia 2021eko urriaren 1ean jakinaraziko da.

Ordainketa 2021eko abenduaren 22a baino lehen egingo da.

Sari-ematea 2022ko apirilaren 2an izango da.

5. EPAIMAHAIA

Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia. 40. edizioko epaimahaian izango dira: Alex Gurrutxaga, Katixa Olaizola eta Castillo Suarez.

Zarauzko Udalak idazkari bat izendatuko du, epaileen arteko batzarra deitzeko, erabakia jasotzeko eta irabazleari jakinarazteko.

6. EPAIA

Zarauzko Udalak 5.500 euro ezarri ditu irabazlearentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak P.F.E.Z. zergaz %15 atxikiko du. Beraz, 4.675 euro garbi jasoko ditu idazleak. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.

Aurkeztutako eleberriek behar adinako mailarik ez balute, saria eman gabe geratuko da.

7. ARGITALPENA ETA SARI EMATEA

Idazlearenak dira obraren gaineko eskubideak. Idazlearen, ilustratzailearen eta argitaletxearen artean argitalpen kontratua sinatu bezain laster, Zarauzko Udalak 1.000 euroz lagunduko du ilustratzailea, liburuaren bikaintasuna sustatzeko. Ilustratzaileari faktura bidez ordainduko zaio.

2021eko irabazlearen liburua 2022ko apirilaren 2an aurkeztuko da Zarautzen, Sari Ematearen egunean.

8. SARITU GABEKO LANAK

Zarauzko Udalak konfidentzialtasun osoz gordeko ditu idazlan guztiak. Epaia ezagutzera eman ostean, deuseztatu egingo ditu saritu gabeko obrak eta hauekin batera iritsitako gutun-azalak.

9. LEGE BARRUTIA

Arautegi honetan jasotzen ez den gorabeherarik sortzen bada, sariketara aurkezten diren idazleek auzi guztiekiko erabakia erakunde antolatzailearen esku utziko dute. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

zarautz.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2021(e)ko apirilaren 26(e)tik 2021(e)ko uztailaren 14(e)ra
  • OrdutegiaEGUN OSOA
  • LekuaZarautz
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana