Laburbira 2021

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko apirilaren 29(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 30(e)ra
  • Laburbira 2021

XVIII. edizioa beteko du 2021ean Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Orain inoiz baino gehiago, kulturak eta ikus-entzunezkoak zure hauspoa behar dutelako.

Laburbirak 18 urte beteko ditu Euskal Herriko aretoak euskal filmeez betetzen. Edizio berri honetan ere, hasiberriak eta profesionalizaziorako bidean dauden zuzendarien lanak ahalik eta toki gehienetara heltzeko helburua dugu.

Apirilaren 29tik maiatzaren 30era bitartean Euskal Herri osoan zehar ibiliko da Laburbira, edizio honetan aukeratutako 8 film laburren emanaldiak eskaintzeko.

Aukeratutako 8 film laburrak

Jasotako film labur guztien artean 8 aukeratu dituzte beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik.  2019tik hona zuzendari hasiberri eta amateurrak ekoitzitako 8 film labur aukeratu dituzte aurtengo ediziorako. Hauetariko batzuk 2019-2020 bitartean Zinebi eta Mendifilm Festival jaialdietan aurkeztutako lanak dira, eta, beste batzuk, HUHEZINEMA eta Kameratoia film laburren lehiaketetan sarituak izandakoak.

Hauek izango dira XVIII. Laburbirako zirkuitu ibiltaria osatzen duten ikus-entzunezko 8 film laburrak:

EGUTEGIA

*EMANALDI BEREZIA – Zuzendariekin solasaldia

APIRILA

MAIATZA

EKAINA

 


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko apirilaren 29(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 30(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaEuskara

Non