Gipuzkoa Film Commission: Nazioarteko filmaketak: irabazi handiak ematen dituen aukera, galdu ezin dena

Online Apirilak 28
  • Gipuzkoa Film Commission: Nazioarteko filmaketak: irabazi handiak ematen dituen aukera, galdu ezin dena

NORENTZAT: Ikus-entzunezko sektoreko erakundeentzat.

Nazioarteko ekoizpenei emaniko zerga pizgarriak sartzeari esker, plato gisa Espainia hautatzeko aukera aztertzen hasi ziren estudio handiak, streaming-eko plataforma globalak eta nazioarteko telebista kateak. Prest gaude lehiatzeko? Zer rol dute Film Commission-ek service enpresen aurrean? Zer tresna behar dira estrategia nazional integratua eta asmo handikoa garatzeko? Webinarraren amaieran, Gipuzkoak eskaintzen dituen aukerak azpimarratuko ditugu, bai nazioko eta nazioarteko koprodukzioentzat, bai atzerriko filmaketentzat.

Asteazkena, apirilak 28 | 10:00
PACO RODRIGUEZ. Media Training & Consulting enpresako zuzendaria.

"ibilbide eklektikoa du, eta fotokazetari, itzultzaile, banatzaile, salmenta agente, zinema ekoizle, irakasle eta abar gisa lan egin du. Nazioarteko banaketa, koprodukzioen finantzaketa eta animazioko metraje luzeko serieen ekoizpen exekutiboa egin ditu zenbait ekoizpen etxetan, adibidez, PPM MULTIMEDIA eta FILMAX, lau Goya sari lortuz, besteak beste. Gaur egun, MEDIA TRAINING & CONSULTING (Prestakuntza eta aholkularitza) enpresaren zuzendaria da, eta aholkulari gisa lan egiten du ICEXentzat eta aditu gisa EBko MEDIA Creative programarentzat."
PACO RODRIGUEZ | Media Training & Consulting enpresako zuzendaria.

Izena emateko epea ekitaldiaren aurreko eguneko 14.00tan bukatuko da. Ez dira epe honetatik kanpora iristen diren eskaerak onartuko. Zure partaidetza baieztatzen duen email-a ez baduzu jaso jarri gurekin harremanetan.

Euskadi, auzolana