"The Ring"

Bilbao 2021(e)ko Apirilak 29
  • "The Ring"

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Zinemaldi Fantastikoa gure artera itzuliko da 2021ean, ohiko datetan, eta maiatzaren 7tik 16ra izango da 27. aldia.

Aurrerapen moduan, Jaialdiak, ospatu aurreko hilabeteetan, aurrestreinaldiak eta fantasiaren generoko zinemako maisu-lanak eskainiko ditu. Hala, beraz, FANT jaialdiak xedea hartu du jaialdia hasi aurretik hilean bi bider berriro ere bere publikoarekin elkartzeko. Bi aurrestreinaldi eskainiko ditu Golem – Alhondiga zinemetan, eta baita bi proiekzio berezi ere.

PREFANT 2021

Emanaldi horietarako sarbidea doan izango da, eta beharrezkoa izango da sarrera egunean bertan jasotzea Golem-Alhondiga zinemetako leihatiletan (2 sarrera pertsonako, gehienez ere), 16:00etatik aurrera.

- APIRILAREN 29an, 19:00etan: The Ring (1998, Hideo Nakata, Japonia, 96 min)

Japoniako herri txiki eta baketsu batean, ikasleen artean badabil kondaira bat, ikusiz gero heriotza eragiten duten bideo madarikatu batzuen gainekoa. Iloba Tomokoren heriotzaz geroztik, Reiko kazetaria ikertzen hasiko da, nondik datozen bideo horiek.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana