Adolf artista gaztea da eta irrikaz itxaroten ari da bere bikotea, Tekla, emakume natural eta liberatua, itzultzea, harremana liskartsua izan arren. Zain dagoen bitartean, Gustaf pertsonaia bitxi baten hitzetan aurkitzen du lasaitasuna. Berehala, lasaitasun hori suntsidura bihurtuko da. Zauri zaharrak irekiz doazen heinean, ziurtasun-gabeziak agerian gelditzen dira eta zor zaharrak azaltzen hasi ere bai.Strindbergen betiko klasikoaren bertsio berria, hiru ertz dituen borroka psikologiko estua. Muntaketan garaikidea izatea azpimarra daiteke eta, horretarako, batetik, testua eguneratu da eta, bestetik, proposamen eszenikoa aktorearen lanaren zerbitzura dago, lan honen espiritu intimistari leial. Izan ere, gaur, inoiz baino gazteago, ehun urte betetzen ditu.