700 urtetik gora daukazan Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naz, atez ate. Edo honetaz geratzen dan harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko alkarren arteko gatazkek utzi eben 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat geldik geratzen dan momentuan jauzten hasten baita. Zortez, akzinoak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen doguz: lan tresnak. Tresna honeek lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko deuskue gogoeta: gure arbasoak baserria zutik mantentzen eben akzino hutsa ziran, lana. Akzino honeek ote dira gure ondarerik haundiena? Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzino eta tresna horren oihartzunaren erabilera bilatzen daben baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriagaz dogun gaztaka: erabilera galtzen ari dan ondareareagaz zer egin?