Baztan-Bidasoko Bertsopaper Lehiaketa 2021

Bera 2021(e)ko maiatzaren 3(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 14(e)ra
  • Baztan-Bidasoko Bertsopaper Lehiaketa 2021

Bertsoak 2021eko maiatzaren 3tik 14ra arte aurkezten ahal dira

Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita hamalaugarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute

Nortzuk parte hartzen ahal dute?

Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnak. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria

Zeintzuk dira mailak eta sariak?

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira:

A maila: 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).

B maila: 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).

C maila: 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).

D maila: 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).

Noiz arte eta nora bidali behar ditut nire bertsoak?

Bertsoak maiatzaren 3tik 14ra arte entregatu beharko dira.

Bertsoak bi modutan entregatu ahalko dira, paperean edo e-mailez:

Paperean: helbide honetara bidalita:

Berako kultur etxea
Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertsopaper Lehiaketa
Eztegara pasealekua, 11
31.780 BERA (Nafarroa)

Emailez:

  • Helbidea: kultura@bera.eus
  • PDF formatuan (bertsoa artxibo batean erantsita). Artxiboak bakarrik formatu horretan onartuko dira.
  • Gaia: zera paratu da: Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertsopaper Lehiaketa
  • Datuak horrela agertu beharko dira nahitaez:

Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek paratu (datu guztiak paratzea ezinbestekoa da):

Izen-abizenak
Maila
Adina
Bertsoaren izenburua
Telefonoa

PDF artxiboan soilik ondoko datu hauek agertu beharko dira:  izenburua, maila eta bertsoa bera (ezingo dira agertu izen-abizenak!).

Nork baloratuko ditu bertsoak?

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman.

Noiz entregatuko dira sariak?

Ekainean entregatuko dira. Unean uneko Covid-aren egoeraren arabera erabakiko da nola entregatuko diren sariak.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 3(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 14(e)ra
  • LekuaBera
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana