Euskadiko Orkestra (20-21 denboraldia): "Gazteak"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Maiatzak 4
  • Euskadiko Orkestra (20-21 denboraldia): "Gazteak"

S. Rachmaninoff
The Rock
 
B. Bartok
Biolinerako 1. kontzertua
 
S. Rachmaninoff
1. Sinfonia
 
  • Hans Graf, zuzendaria
  • Birgit Kolar, biolina
 
Rakhmaninovek eta Bartokek musika-lan asko idatzi zituzten gaztaroan. Gazte-lanen corpus honetako obrak inperfektuak badira ere, bultzada espresibo liluragarriz eginda daude, eta kontzertu honen protagonistak izango dira. Hasiera Rakhmaninovek 20 urterekin idatzitako The Rock  fantasia sinfonikoak emango dio. Eta, horrekin batera, bere 1. sinfonia, zorigaitzez ezaguna; izan ere, hain kritika txarrak jaso zituen estreinaldian, non Rakhmaninovek, deprimituta, konposatzeari utzi baitzion hiru urtez. Egia esan, lan bikaina da, bere etorkizuneko ekoizpenaren hazia aurki baitaiteke bertan.
 
Tartean, Birgit Kolar austriar bakarlariak Bartoken Biolinerako 1. kontzertua interpretatuko du. Lanak egile hungariarra folklorean murgildu aurretik zuen alderdi erromantikoa eta ezezaguna erakusten du. Hans Graf (Euskadiko Orkestrako titularra 1994tik 1996ra) berriro itzuliko da gure denboraldira, oso ohikoa ez den programa hau zuzentzeko.  

 

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana