Oiassortu: "Helduentzako antzerki tailerrak"

Irun 2021(e)ko maiatzaren 4(e)tik 2021(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • Oiassortu: "Helduentzako antzerki tailerrak"

Kultura arloko zuzendari Eunate Encinasek eta Oiasso Erromatar Museoaren izenean Aizpea Goenagak Oiassok antolatuko dituen antzerki-tailerrak aurkeztu dituzten astelehenean. "OIASSORTU" programa berriaren esparruan egingo da jarduera. Programa horrek kulturaren alderdi gizatiarra, soziala eta hurbiltasunezkoa azpimarratu nahi ditu, gizarte- eta sormen-jardueren bidez.

"Oiasso museoak pedagogia-lan handia egiten du kultur ondarea ikastaro eta tailerren bidez adin guztietara zabaltzeko, eta oso ibilbide zabala du hirian. Jardunaldi horiekin, beste urrats bat egiten dugu, Kutxa Fundazioarekin lankidetzan eta antzerki-munduan eskarmentu handia duten emakumeen eskutik", nabarmendu du Eunate Encinasek.

Proiektu honek Kutxa Fundazioaren laguntza du, eta tailer berriak egingo dira, antzerki klasikoa helduengana eta gazte eta umeengana hurbiltzeko bideratuta. Saioak antzerki-munduko profesionalek emango dituzte, parte-hartzaileen adinetara egokituta. Oiasso Erromatar Museoan egingo dira tailer guztiak, eta bertan izena eman daiteke telefonoz (943 63 93 53) eta posta elektronikoz mailto:actividades.oiasso@irun.org, astelehen honetatik aurrera. Datak eta ordutegiak:

  1. Helduentzako antzerki-tailerrak
    • Arduraduna: Aizpea Goenaga
    • Adina: 21 urtetik aurrera
    • Egunak: maiatzaren 4tik ekainaren 21era, asteartero
    • Ordutegia: 18:45-20:00
  2. Irakurketa dramatizatuen tailerra helduentzako
    • Adina: 18 urtetik aurrera
    • Arduraduna: Ana Pérez
    • Egunak: maiatzaren 27tik ekainaren 24ra, ostegunero
    • Ordutegia: 18:30-20:00
    • Prezioa: 15 €
  3. Haurrentzako antzerki-tailerrak:
    • Arduraduna: Maider Galarza
    • Adina: 8-13 urte
    • Egunak: maiatzaren 5etik ekainaren 22ra, asteazkenero
    • Ordutegia: 17:15-18:30
    • Prezioa: 20€
  4. Gazteentzako antzerki-tailerrak
    • Arduraduna: Maider Galarza
    • Adina: 14-20 urte
    • Egunak: maiatzaren 5etik ekainaren 22ra, asteazkenero
    • Ordutegia: 18:45-20:00
    • Prezioa: 20€

Programan aurreikusia dago antzerki-bakarrizketak. Tailerretan parte hartzen dutenek hiru saio egingo dituzte, baina kontuan hartuko dira pandemiaren bilakaera eta horretarako baldintzak ematen diren unea.

Irungo Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana