Filmazpit: "Loving Vincent"

Bilbao 2021(e)ko Maiatzak 5
  • Filmazpit: "Loving Vincent"

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

Loving Vincent

1891. urtea, Vincent van Gogh hil zenetik urtebete pasa da. Roulin postariak bere seme Armandi, Van Goghen azken gutuna margolariaren anaiari emateko eskatzen dio, bidaltzeko aurreko saiakerek huts egin ondoren. Van Gogh aintzat hartu ez arren, eta hildakoak belarria mutilatu eta emagaldu bati eman zionean gertatutakoa gogoratu arren, Armandek atsekabez onartzen du lana bere aitak margolariarekiko zuen maitasunagatik...

*12 urtetik gorakoentzat gomendatua.

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Loving Vincent
  • Estreinaldi urtea: 2017 (Filmazpit katalogoan 2020tik)
  • Zuzendaria: Dorota Kobiela, Hugh Welchman
  • Gidoigilea: Dorota Kobiela, Hugh Welchman, Jacek Dehnel
  • Ekoizpena: Hugh Welchman, Ivan Mactaggart, Sean Bobbitt
  • Musika: Clint Mansell
  • Aktoreak: Robert Gulaczyk, Douglas Booth, Jerome Flynn, Saoirse Ronan
  • Argazkia: Tristan Oliver, Lukasz Zal
  • Herrialdea: Polonia, Erresuma Batua
  • Jatorrizko izenburua: Ingelesa
  • Gaia: Van Gogh-en margoetan oinarritutako animazioa
  • Iraupena: 86 minutu

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 5
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • HizkuntzaEuskara
  • Web BilbaoArte

Non

Euskadi, auzolana