"Las idas y las vueltas: músicas mestizas"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Maiatzak 5
  • "Las idas y las vueltas: músicas mestizas"

Accademia del Piacere, Fahmi Alqhai & Arcángel.

Musika barroko koloniala elkarrizketan flamenkoarekin 
 
Mestizajea eta ideia-trukea musika-berrikuntza abian jartzen duen motorra bada, Ameriketako kolonizazio espainiarrak (Europako, Ameriketako eta Afrikako zibilizazioen arteko ondoriozko topaketarekin) maximoan irauli zuen musika-estilo berriak sortzeko, eboluzionatzeko eta jaiotzeko makina: gero jazza ekarri zuen erritmoen, doinuen eta kadentzien trukea, mende batzuk lehenago, flamenkoaren lehen jatorria izan zen.

Andaluziako eta Ameriketako hirietan, fusioan eta nahasketan, joaneko kantuak eta dantzak ibiltzen ziren, etorrikoak eta berriro joanekoak, Gineako golkotik Karibera eta handik Trianara eta Cadizko golkora: meltingpot benetakoa, deslokalizatua, bor-bor zegoena, non jakarak, foliak eta txakonak herri-musikaren eta musika landuaren ondare komuna ziren. Zéspedesen guarachak, Cadizko tanguilloak ekartzen dizkigutenak gogora, ahoz aho transmititutako Erdi Aroko erromantzeak, orduko eta oraingo fandangoak, passacagliaren akordeak dituzten seguiriyak...

Duela mende batzuk idatzita gelditu ziren musikak, eta bi espiritu sortzailek, Fahmi Alqhai eta Arcángelnek, esploratu gabeko bide horiek bilatzen dituzte, flamenkoaren eta musika barrokoaren elkarrenganako ernaltzearen bidez.

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana