"El príncipe constante"

Bilbao 2021(e)ko maiatzaren 6(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 9(e)ra
  • "El príncipe constante"
    Argazkia: Sergio Parra

Compañía Nacional de Teatro Clásico konpainiak Calderón de la Barcaren El príncipe constante lan ezaguna taularatuko du Xavier Albertíren zuzendaritzapean, Lluís Homar aktorea Don Fernando infantearen rolean dela. Pertsona bakoitzaren askatasuna azken muturreraino defendituz, giza portaeraren alderdi ezkutuetara joko du Calderónek. Askatasunaren aldeko jarrera hori eta giza maitasunaren alderdi infinituen goraipamen liluragarria, transzendentea den horretara bideratutakoa, uztartuko ditu. Pasio handi eta sutsuak azalduko dira, baina baita uste sakonak eta sakrifizioak ere.

Calderón de la Barcaren maisulan handienetako baten aurrean gaude. Europako antzerki-tradizioetan goraipatu den lana da, besteak beste, Alemaniakoan, Poloniakoan eta Errusiakoan. Gogora dezagun Goetheren aipamen handia, adibidez. 1804an Schilleri idatzitako gutun batean esan zuenez, mundu osoko poesia desagertuko balitz, berriro ere eraiki ahal izango litzateke El príncipe constante oinarritzat hartuta.

Zuzendaritza, bertsioa eta musika: Xavier Albertí
Dramaturgista: Albert Arribas
Eszenografia eta jantziak: Lluc Castells
Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo
Neurtitza: Vicente Fuentes
Antzezleak: Lluís Homar, Arturo Querejeta, Jose Juan Rodríguez, Beatriz Argu?ello, Rafa Castejón, Egoitz Sánchez, Jorge Varandela, Lara Grube, Jose Juan Sevilla, Álvaro de Juan, Marina Mulet, Iñigo Álvarez de Lara, José Cobertera, Jonás Alonso, Irene Celestino, Jorge Llamas, Isabel Juárez, Alfonso Nieves

Bauhaus laukotea: Alfonso Nieves, Jorge Llamas, Isabel Juárez, Irene Celestino

CNTC konpainiak ekoiztutako ikuskizuna, Bilboko Arriaga Antzokiaren, Gasteizko Principal Antzokiaren eta Malagako Teatro Soho CaixaBanken lankidetzarekin.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 6(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 9(e)ra
  • OrdutegiaMaiatzak 6, 7, 8 eta 9: 18:30
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa12 / 25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana