"Gerturatu eta lau" parte hartzeko bertso-saioa: Etxahun Lekue + Haizea Arana + Maddi Ane Txoperena + Maialen Lujanbio

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Maiatzak 6
  • "Gerturatu eta lau" parte hartzeko bertso-saioa: Etxahun Lekue + Haizea Arana + Maddi Ane Txoperena + Maialen Lujanbio

Lau saio izango dira eta bakoitzak bertsolaritzari loturiko gai bat izango du oinarrian. Bertso saio arruntetik harago, zalea parte hartzera gonbidatu nahi dugu.

Saioak maiatzaren 6an, 11n, 18an eta 25ean izango dira, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Zarautzen. Saioetan izena emateko aukera dago www.bertsozale.eus atarian sartuta.

--

Maiatzak 6 - Donostia

Gauzkaten Eztarri Lerratuak

Kantaera. Kantatzeko modua. Ahotsa melodiaz janzterakoan zein dira barruko arropatzat eta galakotzat izendatzeko irizpideak? Kantaeran, ahotsaz gain, zeresan handia dute tonuak, melodiak, posturak, kokalekuak, abiadurak, testuinguruak... Horiek denak indibidualki edota kolektiboki definitzen dira, konszienteki edo inkonszienteki bada ere. Zergatik dauka ariketa bakoitzak tonu eta melodia "egoki" bat? Zerk eta zergatik "funtzionatzen" du non? Kantaerak botere-harremanik eragiten al du? Posible al da bertsolaria "neutroa" izatea, bere kantaeratik aldentzea? Kantaera izan al liteke fisikoa? "Berezko" ezaugarritzat jotakoa agian ez da "berezkotutako" ezaugarria besterik eta zalantzan jartzeko ahalegina gutxienekoa da.

Bertsolariak: Etxahun Lekue + Haizea Arana + Maddi Ane Txoperena + Maialen Lujanbio

 

Bertsozale

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana