Ander Unzaga

Leioa 2021(e)ko Maiatzak 7
  • Ander Unzaga

Agertoki batetik bestera ibili da azken hogei urte hauetan, talde eta proiektu anitzekin hara ta ona. Bigarren lerroan eroso egon den arren, iritsi zaio ordua Ander Unzaga pianista leioaztarrari propioa duen zerbait erakusteko. Berak ere ez daki zehazki zer den. Hasiera batean jazz diska bat egin nahi omen zuen, emaitzak ordea baditu bestelako oihartzun esperimental eta minimalistak. 

Boskote akustiko eta instrumental formatuan aurkezten du bere burua. Pianoarekin batera, gitarra, baxu elektrikoa, saxoa eta bateria. Doinu koloretsuak, inprobisaziorako tarteak, eromen erritmikoren bat eta pasarte argitsuak dira bere proposamen pertsonalaren ezaugarri nagusiak.

MUSIKARIA: Ander Unzaga.
IRAUPENA: 80′.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 7
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa13 €
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana