"Imágenes para una memoria del mundo", Javier Sáez Castán-en erakusketa

Pamplona/Iruña 2021(e)ko maiatzaren 7(e)tik 2021(e)ko ekainaren 27(e)ra
  • "Imágenes para una memoria del mundo", Javier Sáez Castán-en erakusketa

Javier Sáez Castán (2016ko Ilustrazio Sari Nazioanala) album, komiki, eleberri eta beste tresna ilustratu batzuen egile eta ilustratzailea da. Argitalpen horietan urteak eman ondoren, lotura sekuentzial baten menpe ez dauden marrazkiak egiten hasi da, nahiz eta taldeka multzokatzen jarraitu hemen erretaulak deitzen dituen horiek. Erakusketan marrazki horiek agertuko dira, Maiatzaren 7tik ekainaren 27ra, Ziudadelako Bolborategian.

Irudiak, Memoria eta Mundua dira erakusketa honetako hiru gaiak eta hura osatzen duten lanetan agertzen direnak.

Tamaina txikieneko pieza, ordea, denboran gehien luzatzen dena da. Aurkitutako kartak dira, hainbat tokitan zortzi urtetan zehar jasotako karten bilduma.

Eulia eta gauzak ia ipuin bat da, baina ipuin isila, iruditan. Argumentua sinplea da: euli bat pausatzen da nolabaiteko memoria duten etxeko objektuen gainean, munduaren zati gatzgabeetan. Eulia, arrandia handirik erakutsi gabe, bere oinarriaz galdezka ari dela dirudi.

Erakusketan pisu gehien duen lanak Munduaren memoria baterako irudiak du izena, proposatutako gaiei aipamena eginez. Argazkietatik abiatuta egindako marrazki sorta bat da, eta tamaina handiko konposizio bakar batean aurkezten dira.

 Karten kasuan bezala, galdutako eta aurkitutako irudiak dira; euliaren kasuan bezala, denboraren gainean galdera bat proiektatzen duen narrazio zehaztugabea eta isila adosten dute.

Orain arte berrogei marrazki daude, baina ehunera iritsi nahi da.

MMI sortak zortzi marrazkiz osatutako aurrekari edo hurbilketa bat du, aurrekoek ez bezala, haien jatorriko irudien alterazioak proposatzen dituztenak.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 7(e)tik 2021(e)ko ekainaren 27(e)ra
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana