"Kontzientzia sortzaileak" erakusketa

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko maiatzaren 7(e)tik 2021(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • "Kontzientzia sortzaileak" erakusketa
    Argazkia: Fernando Moleres

DKVk ekoitzia, enpresak gizarte-erantzukizunaren arloan 20 urte bete baititu ekinean, erakusketak aitortza egin nahi die gatazka belikoetan, hondamendi naturaletan edo erregimen autarkikoetan bizia arriskatzen duten argazkilaritzako profesionalei.

Bilduma 40 fotokazetariren lanekin osatu du Chema Conesa komisarioak; gehienak Espainiako estatukoak dira, baina badira atzerrikoak ere, tartean, Carlos Spottorno eta José Cendón. Ibilbide luzea egindakoak dira batzuk, esaterako, Gervasio Sánchez, Kim Manresa, Sergi Cámara eta Sandra Balcells; gazteagoak dira, aldiz, Javier Corso, Manu Brabo, Samuel Aranda, Bernat Armangué eta Lurdes?Basolí. Gainera, erakusketako lanetako batzuk gure herrialdeko argazkilarienak dira, adibidez, Andoni Lubaki gipuzkoarrarenak, Clemente Bernard eta Daniel Ochoa de Olza iruindarrenak eta Fernando Moleres eta Ricky Dávila bilbotarrenak.

Ekaineko lehen astean, mahai-inguru bat egingo da hainbat fotokazetarirekin.

Oharra: Erakusketa honetan, ikusgai dauden irudiek pertsona batzuen sentsibilitatea mindu dezakete.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.

Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 7(e)tik 2021(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • Lekua Okendo Kultur Etxea
    DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Okendo Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana