"LA REINA DEL ARGA"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Maiatzak 7
  • "LA REINA DEL ARGA"

Ikuskizunak. Argako Erregina

1 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Garai batean, Iruñeko kateme guztiek Remigia zuten izena. Iruñeko karrika baten izena Remigia Echarren da eta, nork daki ez ote duen emakume hark bizirik iraunen gure adinekoren baten oroimenean.

Emakume aparta, funanbulista, oso artista ezaguna XIX. eta XX. mendeen arteko Iruña hartan. Nor da Argako Erregina, Madmoiselle Agustini edo Sokaren Erregina esaten zioten emakume hura? Nondik sortu zitzaion altueratan oinez ibiltzeko desio hura, noiz eta horrelako balentrien erreferentziak gutxi ziren garaian?

Beste emakume artista batek, hots, XXI. mendeko Iruñeko artista batek, funanbulistaz ikertu duena kontatuko digu, hau da, Remigiaren heriotzaren 100 urte bete diren honetan. Haren istorioaz liluraturik, bila eta bila aritu da, eta aurkitu egin du. Gainera, memoria artxibatuari datuak agortu zaizkionean, sorkuntza eta eraikuntza lanari lotu zaio, emakume aparta hori nor izan zen ezagutzen laguntzeko.

Remigia Echarren, Argako Erregina izenburuko ikuskizunak hainbat arte eta teknika uztartu ditu, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak eta zirkua. Musikaz eta soinuz hornitutako ikuskizuna da, berariaz ondutakoak, eta zuzeneko ahotsa ere badago. Elementu batzuk mugitzen dira, egituren eta txirrika-sistemen bidez mugitu ere, edota badira pop up bidez sortutako eszena zabalgarriak, kartel argitsuak, etab. Hori guztia Arkakuso Zirkuaren ideian dago funtsatua, hots, zirku-ikuskizun bat da; sortzen duen ilusioa du eragile, eta lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira.

Ikuskizun fina da, zirku-arteez eta hainbat teknikaz -funanbulismoaz, kasu- mintzo zaiguna, eta batez ere, Remigia Echarrenez, Argako Erreginaz, alegia.

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana