"Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Orizomegamia", Ane Baztarrikarekin

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Maiatzak 8
  • "Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Orizomegamia", Ane Baztarrikarekin

Orizomegamia oihalean patroiak sortzeko Japoniako teknika tradizional bat da, origami estiloan tolestu eta gero tindagaietan partzialki murgilduz. Ikastaroak bi atal ditu: lehen atalean tolesteko sistemak azalduko ditugu eta Kutxa Ekoguneko landaredia ezberdinetatik koloreak nola lortu ikasiko dugu. Ostean hainbat toleste-sistema eta kolore-konbinazio esperimentatuko ditugu, teknika ulertu eta probatzen joateko. Bigarren atalean parte-hartzaile bakoitzak ikasitako guztia aplikatzeko aukera izango du etxera eramango duen zapi bat sortuz.

Ane Baztarrika

Artista eta diseinatzaile, Arte Ederretan eta ehun-diseinuan prestatua. Japonian zehar bidaiatzeko aukera izan zuen, eta hainbat ehun-teknika tradizionaletan sakondu zuen, hala nola Shibori eta orizomegamian, eta baita tinta naturaletan ere. Tindagai jasangarriei buruz ikertzen hasi zen Amsterdameko laborategi batean | www.anebaztarrika.com

Lekua: Kutxa Ekogunea
Adina: + 18 urte
Hizkuntza: euskaraz

Kutxa Kultur

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 8
  • Ordutegia10:00-14:00 eta 15:00-17:00
  • Lekua Kutxa Ekogunea
    Rekalde. Hernani errepidea z/gabe
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa42 / 45 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Kutxa Ekogunea

Non

Euskadi, auzolana