Hasieratik. Zinema feministaren historiak II: "Función de noche" (Josefina Molina)

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Maiatzak 8
  • Hasieratik. Zinema feministaren historiak II: "Función de noche" (Josefina Molina)

Zinema ziklo honen bigarren edizioaren helburua emakume zinemagileak eta haien filmak ezagutaraztea da.

Errealitate horiek zinema kanonikoaren historiatik kanpo geratu dira, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu hori aldarrikatzea. Lehen edizioan ibilbide kronologiko bat proposatu bagenuen, oraingoan ibilbidea beste era batekoa da: filmen arteko harreman bat eraiki dugu zinemaren beraren bidez.

Chantal Akerman, Josefina Molina, Margarita Ledo, Diana do Teixeiro, Helke Sander, Nina Menkes eta Claire Simon zuzendarien filmak ikusteko aukera izango dugu. Hilean behin, egile horietako bakoitzaren zinemagintzan murgilduko gara.

Ibilbide posible bat, pixkanaka-pixkanaka zinemari buruzko gure historia berridazten jarraitzeko.

Saio guztiak Emanaldi aretoan
Aurkezpena, 18:00etan. Proiekzioa, 18:30ean
Tarifa: 2 € / Ziklo osorako (zazpi saio) bonua: 10 €
Museoaren Adiskideen tarifa: € 1 / Bonua: 5 €
Toki mugatua. Erreserbak: 945 20 90 20

Maiatzaren 8an, larunbata

Función de noche, Josefina Molina. Espainia, 1981, 90 min, JB ES
Aurkezlea: Maialen Beloki, Donostiako Zinemaldiaren zuzendariordea.
Lola Herrerak hamar urtez egin zuen gauero Josefina Molinak zuzendutako Miguel Delibesen Cinco horas con Mario obra. Carmen Sotillo pertsonaia interpretatzen zuen. Bere bizitza, bere burua, Carmen Sotillorenarekin nahastu arte. Función de nocheren muina antzerkiko kamerinoan gertatuko da. Bertan Lola Herrera eta bere senar ohia, Daniel Dicenta, elkartuko dira eta beraien bizitza errepasatuko dute. Zortzi kamarek filmatutako gidoirik gabeko emozioz betetako elkarrizketa bat da. Bertan ez da Lola Herrera eta Daniel Dicentaren bizitza bakarrik errepasatuko, emakume belaunaldi oso bat geratuko da agerian. Lola Herreraren malkoak ez dira bereak bakarrik, belaunaldi oso batenak baizik.

artium.eu

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 8
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana