"Teatro di Alchimia"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko maiatzaren 8(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 9(e)ra
  • "Teatro di Alchimia"

Jalgi! Voz 2021 Jaialdiaren baitan.

Barrokoa, Wikipediak dioen bezala, gizakia bere errealitateari modu gordin, desorekatu eta gehiegikeriarako nolabaiteko joeraren bidez aurre egiteagatik bereizten den korronte estetikoa bada, litekeena da barrokoaz hitz egiteko 2020ko martxoan hasi genuen garai historiko hau baino egokiagorik egon ez izana.

Teatro di Alchimia

Eres-Alkimiak bere lehen proiektu musikala aurkeztuko du oraingoan: Teatro di Alchimia. Claudio Monteverdi (1597-1643) kremonarraren madrigalen sorta baten bidez, publikoak bidaia emozional batera joateko aukera izango du, non gerra (haserrea), lasaitasuna (moderazioa) eta maitasuna (umiltasuna), arimaren pasio edo afektu nagusiak direnak italiarraren aburuz, alkimista baten modura elkarrekin lotzen eta gainjartzen diren. Jose Miguel Baena itzultzaile, tenore eta aktore madrildarrak gidatuko gaitu alkimia emozionaleko bidaia horretan, gaztelaniazko testuen dramatizazioaz laguntzen den proposamen musiko-eszeniko baten bidez.

Kontzertuaren aurretik, Fernando Tamayo musikologoak musika estilo horren ezaugarri nagusiak azalduko ditu, oso modu dinamikoan eta dibulgatiboan, entzuleak entzutear dagoen musikaren harrera kontzienteago eta aktiboago baterako prestatzeko.

Jalgi! Voz

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 8(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 9(e)ra
  • Ordutegia18:30 hitzaldia / 19:30 kontzertua
  • LekuaMaiatzak 8, Angosto Santutegia (Gaubea) + Maiatzak 9, Santa Maria Katedrala (Gasteiz)
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaSarrera doan eserlekuak bete arte

Non

Euskadi, auzolana