"Safari"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Maiatzak 9
  • "Safari"

Safari lanak Lío en la Granja laneko bi protagonistak mantentzen ditu: Piñote eta Calabacín. Orain, bi pertsonaia horiek sabanan bizi izan duten gatazkaren berri ematen digute; bertara joan ziren lehoia desagertu zela jakin zutenean. Abenturaren erdian, lehoia topatzen dute, burumakur eta pentsakor, zeinak ez dakien orro egiten. Kasua ebazteko eta hari laguntzeko asmoarekin, horren arrazoiak zein diren aztertzen ahaleginduko dira. Zergatik saiatzen da krokodiloa lehoia laidotzen? Zergatik saiatzen dira gainerako animaliak hura gogaitzen? Zer behar da sabanako erregea ausardiaz betetzeko?

Txikienei zuzendutako ikuskizuna da, non eszenografiarekin jokatzen den ekosistema hori islatuko duen espazio erakargarri bat lortzeko. Bullying-a da jorratzen den gaia. Haurrek haren mehatxuak uler di­tzakete krokodiloaren, lehoiaren, jirafaren, tximuaren eta elefantearen jokabidetik abiatuta. Piñote eta Calabacín pertsonaien kezka gurasoen eta irakasleen kezkaren antzekoa da. Txikienak ere krudelak izan daitezke beren kideekin.

Safariaz gozatzeko eta parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.

  • EGILEA: La Baldufa, Ramon Molins.
  • ZUZENDARITZA: Ramon Molins.
  • ANTZEZLEAK: Enric Blasi/Emiliano Pardo, Carles Pijuan/Ferran López.
  • JANTZIAK: Olga Cuito.
  • MUSIKA: Oscar Roig.
  • IRAUPENA: 45′.
  • HIZKUNTZA: Euskaraz.
  • IKUSLEA: +3 urte.

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaLa Baldufa Teatre
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 9
  • Ordutegia17:30
  • Lekua Gazteszena
    Dk. Baztan, 21
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa4 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Gazteszena

Non

Euskadi, auzolana