Aimar Arriola Pablo Marterekin elkarrizketan. "Forma desira"

Bilbao 2021(e)ko maiatzaren 11(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 13(e)ra
  • Aimar Arriola Pablo Marterekin elkarrizketan. "Forma desira"

"Forma desira" lanaren barruan, hau da, Aimar Arriola komisarioak artista AZkide gisa garatzen duen ikerketa proiektuan, Pablo Marte artista, idazle eta ikertzaileak "Una fuerte imaginación genera acontecimiento o Las ideas sobre las cosas" izeneko bere lana aurkeztuko du maiatzaren 13an, Aimar Arriolarekin batera. Gainera, Forma desira bat lanean izandako parte-hartze gisa, Pablo Martek lan-dinamika irekia aurkeztuko du maiatzaren 11 eta 12an, proiektuan interesa duten guztiei zabalik.

Pablo Marte Irudimen sendoak gertaera sortzen du edo Gauzei buruzko ideiak

Joan den udan artistak egun batzuk eman zituen Frantziako Dordoina haranetik. Montaigneren gaztelua bisitatu nahi zuen. Irakurria zuen Michel de Montaignek saiakera modernoa asmatu zuen dorrearen goialdean ikus zitezkeela filosofoak sabaiko habeetan oroigarri gisa idatzi zituen esaldiak, grekoz eta latinez. Artistak inskripzio zehatz bat bilatzen zuen, oso hurbil sentitzen baitzuen: Fortis imaginatio generat casum (Irudimen sendoak gertaera sortzen du). Baina han, habe haien azpian, ez zuen aurkitu. Beste hau aurkitu zuen berriz:

ΤΑΡΑΣΣΕΙ ΤΟΥΣ ΑΝΘΡΩΠΟΥΣ ΟΥ ΤΑ ΠΡΑΓΜΑΤΑ ΑΔΔΑ ΤΑ ΠΕΡΙ ΤΩΝ ΠΡΑΓΜΑΤΩΝ ΔΟΓΜΑΤΑ (Giza oinazearen kausak: ez gauzak, gauzei buruzko ideiak baizik).

Bi esaldi horien artean, han-hemenka ibiltzeko espazio bat zabaltzen da, non, pasibotasuna, geldotasuna, intimitatea eta haren distantziak lantzen ari den artistak «egitura plurinarratiboa» planteatuko duen, lirikaren eta zori objektiboaren arteko bilera.

Jarduera hau Aimar Arriola ikertzaile Az-kidearen "Forma desira" proiektuan kokatzen da. Proiektu horretan, queer ikuspegien eta artearen arteko erlazioa ikertzen da, zentroko programazioaren barruan.

Lan-dinamika Pablo Marterekin

«Lantalde bat eratu nahi da," Pasibistak "izenarekin. Bi jardunalditan, pasibistak solasean arituko gara, ideiak jaurtitzen eta saiakuntza formalak aztertzen, hainbat bitarteko eta materialekin, apunteak, oharrak, irudiak, irakurketak eta aholkuak oinarri hartuta. Eta pasibotasuna atze-oihal gisa. Helburua izango da proiektua hasteko erabiliko den egitura plurinarratiboa sortzea».

Parte hartzeko:

Bete izena emateko inprimakia, eta bidali zure motibazio-gutuna azkunazentroa@azkunazentroa.eus helbidera, honako hauek barne:

- Intereseko eremu edo praktikaren erreferentzia (idazketa, irudia, performancea, eskultura, etab.... bat edo batzuk). 
- Pasibotasunari buruzko hausnarketa laburra.

PABLO MARTE (Cádiz, 1975) artista, idazlea eta ikertzailea da. Zinema eta telebista errealizazioan graduatua Bartzelonako Ikus-entzunezkoen Udal Eskolan eta Arte Ederretan lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean. Lana erakutsi du, besteak beste, toki hauetan: C3A (Kordoba), BilbaoArte Fundazioa (Bilbo), Galería Carreras Múgica (Bilbo), HANGAR (Lisboa), Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao (Bilbo), Tabakalera (Donostia), Kadist Art Foundation (Paris) eta Artium (Gasteiz). Halaber, Again, against (2013) antzezlanaren eta Pretty Woman (2015) liburuaren egilea da, biak Consonnik ekoitziak

Lan-dinamika Pablo Marterekin
Maiatzak 11 eta 12, 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20.30
Asteartea eta asteazkena
Sarrera dohainik aurretiaz izena emanda eta motibazio-gutuna bidalita

LAN-DINAMIKARAKO IZEN-EMATE ORRIA

Bidali zure motibazio-gutuna azkunazentroa@azkunazentroa.eus helbidera

Aimar Arriola eta Pablo Marteren arteko elkarrizketa
Maiatzak 13, osteguna
18:30etan
Sarrera dohainik aurretiaz izena emanda

Elkarrizketarako izen-emate orria


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana