Ilustratzailearen Txokoa: Irrimarra, Irene Irureta & Karmele Gorroño

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko maiatzaren 12(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • Ilustratzailearen Txokoa: Irrimarra, Irene Irureta & Karmele Gorroño

2012ko urrian Aiete Kultur EtxeanTxokoa ireki zenetik, bertatik igaro dira ilustratzaile klasiko eta berriak: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena “Mattin”, Ainara Azpiazu “Axpi”, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Dani Maiz, Lorena Martínez, Idoia Beratarbide, Tomás Hernández Mendizábal, Iraia Okina, Dani Fano, Andrea Escargot, Iker Ayestaran, Yolanda Mosquera, Asier Iturralde, Miren Asiain Lora, Paul Caballero. Orain, Irrimarra bikotearen (Irene Irureta eta Karmele Gorroño)  txanda da.

IRRIMARRA. Irene irureta eta karmele gorroño 

Irrimarra bikote sortzailea, Irene Irureta (Zumaia) eta Karmele Gorroñok (Galdakao) osatzen dute. Biak Arte Ederretan lizentziadunak dira Euskal Herriko Unibertsitateank, eta bertan hasi ziren elkarlanean, 2016an, lan kolektiboaren alde apustu egin eta Irrimarra sortu zuten.

Prozesu osoan zehar elkarlanean aritzen dira, hasierako ideiatik eta ilustrazioaren emaitzara iritsi arte. Beraien imajinarioan ilustrazio koloretsu eta organikoak aurki daitezke, bolumen nabarmenduekin eta estanpatuak erabiliz. Horrez gain, proportzio eta formekin jokatzen dute estereotipoak apurtzen dituzten pertsonaiak sortuz.

Diziplina anitzeko irudigileak direla esan daiteke. Izan ere, lehen urte hauetan, denetariko lanak burutu dituzte euskarri zein esparru ezberdinak ukituz, baina betiere, ilustraziotik abiatuz. Irrimarrak sinatuak ikus ditzakegu gure kaleetako hainbat horma-irudi, (Urnieta, Bilbo, Donostia, Itziar…) baita eskoletan banatzen diren hainbat agenda ere (Emakunde, Debegesa…). Sarritan egin dituzte ere prentsa kolaborazioak (denbora-pasak, irrimarrak…) kartelak eta esku orrietarako ilustrazioak. Aipatzekoa da ere haurrei zuzenduriko tailerrak eskaintzen dituztela eta gazteekin elkarlanean horma-irudi kolektiboak sortu izan dituztela.

Lan argitaratuei dagokienez, Altzoko Handia-ren album ilustratuen bilduma nabarmendu dezakegu, Koldo Izagirre idazlearekin elkarlanean sortua eta Erein argitaletxearen bidez kaleratua (2018-2020). Sei ale argitaratu dira. Gainera, Elkar argitaletxearen Ametsen basoa (2019) ilustratu dute, Pello Añorgaren testua landuz.

Aipatzekoa da ere 2019. urteko Peru Abarka lehiaketa irabazi dutela. Karmele Mitxelenaren hitzek osatzen dute Erakusleihoan izeneko helduentzako istorioa, eta ilustrazioak Irrimarrak sortuak.

2020an argitaratu dute Badauzkat nire zulotxoan Alaine Agirrek idatzia, Ikaselkar argitaletxearekin eta 2021ean Kuoi Fito Rodriguez-ek idatzia, Txalaparta argitaletxearekin.

https://www.irrimarra.com/


Eraskusketaren ordutegia

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30

Larunbata: 10:00-14:00, 16:30-20:00

Igandea: 10:00-14:00

Astelehenetan eta jaiegunetan: itxita

Udako ordutegia (ekainaren 23tik irailaren 3a arte)

Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00

Larunbata: 10:00-14:00, 16:30-20:00

Igandea: 10:00-14:00

Aste Nagusia (abuztuaren 14tik 21a arte)

Asteartetik igandera: 10:00-14:00

Astelehenetan eta jaiegunetan: itxita


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 12(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • OrdutegiaAstertetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana